Estelada XXI. mendean demokraziari eman zaion arnasa berritua da. Legedia demokraziaren eta gehiengo baten eskuetan jartzea da.
Estelada momentua eta oraina da. Demokraziak derrigorrezkoak zituen, ditu eta izango ditu berrirakurketak. Estelada demokrazia da XXI. mendean.
Estelada gizarteak burujabetza berreskuratzea da. Merkatuan agintzen duten horiek estatuak erabili dituzte gizartean balio batzuk finkatzeko eta «merkaturatzeko». Baina diruak ez ditu arazo sozialak eta identitateak ikusten; are gutxiago bereizten eta sentitzen. Arazo sozialak 2011ko maiatzaren 15ean jarri ziren agerian Estatuan; eta urriaren 1ean nazioen aldarrikapenak jarriko dira. Ondorioz, politika ofizialek berrantolatu egin beharko dituzte bere funtzioa eta legedia gizartea erosoago sentitu dadin XXI. mendean.
Estelada batasuna eta koherentzia da.
Estelada aukera da Euskal Herriarentzat, herri eta nazio-gizarte kontzeptu berri bat lantzeko aukera.
Katalunia eta Euskadi biak dira nazioak, bere hizkuntzekin... Estatu berari lotuak, oso antzekoak, parekoak direla esango nuke. Bi errealitate oso desberdin direla dioten horiek agian politika zahar baten eredua babesten saiatzen ari dira. Gizartea, baina, aldatzen doa eta Katalunian alderdi politikoek jarraitu egin diote aldatzen dagoen gizarteari. Agian, horretan dira oso desberdinak Euskadi eta Katalunia.
ZUZENDARIARI
Estelada ez da soilik independentzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu