Aberri Egunean izan dugu Esteban Uzinen heriotzaren berri, eta, heriotza guztiek bezala, samina sortu digu. Justiziarik egingo ez dioten lerro xume hauek Estebanen familiari dolumin sentikorrena adierazteko balio dezaten nahiko nuke.
Kudeatzaile zorrotza zen Esteban, abertzale zintzoa eta herri honen maitalea. Euskalduna. Langilea. Eta gureak eskatzen duen ur handietako lanean murgildutakoa.
Euskal Herriaren alde guztiok Estebanek adina egiten badugu, gure herriak etorkizun oparoa ziurtatuta dauka. Horregatik dira Estebanen gisako herritarren ekarpenak ezinbestekoak, eta bere bizitza herri honekin zuen konpromiso handiaren isla da.
Gure herriak urte asko ditu, eta mendeetako esfortzuz eraikitzen ari gara, ondorengoei utziko diegun lanekin osatzen eta hobetzen doa. Eta Estebanek bide horretan eredu handia utzi digu.
Urte guztiotan zinegotzi kargua bete izan du Azpeitiko Udalean, eta lan eskerga egin du Azpeitiko herritarren alde. Azken urteotan Udal Gobernuaren lanetan murgildua ibili da, eta behar izan dugun bakoitzean bere babesa eta aholkua jasotzeko aukera izan dugu. Eskuzabaltasunez eta kemenez.
Pizkunde Egunean joan zaigu Esteban. Bere lana eta eredua utzita. Eskerrik asko denagatik. Ohore bat izan da, Esteban, bihotzez. Gugan bego Esteban Uzin.
Zuzendariari
Esteban Uzinen omenez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu