ZUZENDARIARI

Estatus berria eta/edo askatasuna

EHUko Komunikazio irakaslea.
2018ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Medioen agendara iritsi da Gernikako Estatutuaren berrikusketa plana, Ibarretxeren garaiko mamuak gora eta behera, une batean non Espainiako Estatuak ez duen deus eskaintzeko grinarik, ez eta lurralde osorako aurrekonturik ere, bertoko eskuinaren atomizazioa dela eta, ezberdinen arteko hitzarmenerako tarterik ez dagoela. Espainiaz kanpo, Euskadin jokoan dagoena ez da bakarrik Kataluniarekin ei dugun antza politikoa, baizik eta gure gizartearen kohesioa eta ongizatea. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko gizarteak independentziaren aldeko apustua txokoratua utzi omen zuen aspaldi, eta autogobernu osoago baten beharra ez da baizik eta gure kezka larrienak gertutik tratatzeko aukera, hots, langabezia, osasuna eta hezkuntza. Horiek beharko lukete, hitz-jokorik gabe, Estatutuaren erreformarako gida nagusi, ezein debatea ez den aldaketa aldaketagatik, baizik eta aldaketarik egotekotan, ia balioko ote duen kezkok bide onetik eramateko, hirugarrenak eta ez bakarrik Estatua bera kontzesio deserosoetara eraman gabe. Bestela, edozein esfortzu zaborrontzira joan daiteke, astia eta baliabideak barne. Lerro hauek itxi nahi ditut Garibaik jasotako perla historiko bat ekarriz, non Espainiar Inperioa Austriarren esku zegoenean, Felipe III.ak Gipuzkoari galdegin zion ea estatus berririk nahi ote zuen, probintzia izatetik erresuma izatera pasatzeko aukera emanez. Bertoko Batzar Nagusien erantzuna ezezkoa izan zen, ezein «askatasunik gabeko erresuma anitz» ei zegoen Koroaren pean, baina «probintzia aske bakarra», eurena. Heldutasun handiko erantzuna, orain ere baliogarri etorri daitezkeen aldaketen gidari gisa, eta beti ongizate komuna erdigune.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.