Zuzendariari

Estatu demokratiko honetan

Noain Elortzibar.
2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Estatu demokratiko honetan, pertsona guztiek izateko, pentsatzeko eta adierazteko askatasun osoa dute. Horretaz gain, agintean daudenek beraien gustukoak ez diren ideiak dituzten pertsonen kontra egiteko eskubidea dute.

Estatu demokratiko honetan, pertsona guztiek beste eredu sozial batean sinesteko eta horren alde borrokatzeko eskubidea dute. Horretaz gain, agintean daudenek beraien eredua arriskuan ikusten dutenean, eredu desberdinen alde borrokatzen dutenak atxilotu eta espetxeratzeko eskubidea dute.

Estatu demokratiko honetan, pertsona guztiek politika egiteko eskubidea dute. Horretaz gain, agintean daudenek behin hondatu zuten herri bat eraikitzeko lanean aritzen diren pertsonak atxilotu eta espetxeratzeko eskubidea dute.

Estatu demokratiko honetan, pertsona guztiek informatzeko eskubidea dute. Horretaz gain, agintean daudenek beraien gustukoa ez den informazioa ematen duten kazetariak atxilotu eta espetxeratzeko eskubidea dute. Inkomunikatu, torturatu eta sakabanatzeko eskubidea ere badute.

Estatu demokratiko honetan, agintean daudenen gustukoa ez den pertsona bat atxilotu eta espetxeratzen dutenean, bere ideiek libre izaten segitzen dute eta kalean dauden beste pertsona batzuek ideia horien alde borrokatzen segitzen dute. Ideiak ez ezik, maitasuna ere ezin da atxilotu. Estatu demokratiko honetan Pitu atxilotu eta espetxeratu zuten duela urte bat. Noainen nahi zaitugu. Euskal Presoak Euskal Herrira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.