Zuzendariari
Espainiartasunaz
Behintzat, popularrei beren espainiartasunaren apologia eta harrotasuna eskertzen diet. Ez dira ezkutatzen. Baina sozialista batzuen aitzakiak entzuten eta irakurtzen ditudanean sutan jartzen naiz. Munduko herritarrak direla. Ole! Ele bakarreko munduko herritarrak? Arantza herrian apenas gaztelera dakien agure euskaldun hori bezalaxe, ezta? Munduko herritarrak, bere munduko zatian mila mundu aurkitzeko aukera izan eta ez asmatu, bertoko hizkuntza errespetatzeko edota ikasteko kapaz ez direnak? Unibertsala da edozein hizkuntza, primitiboa dela, milaka errotatik datorrela, zaharra zein berri. Hizkuntza bati dagozkion kultura eta lurraldetasuna eta, ondorioz, lurraldetasun horren batasuna eta independentzia aldarrikatzea ez dut uste sektarioa denik, baizik eta deritzoten mundu kosmopolita horretan bakoitzak finkatzea aukeratzea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu