Zuzendariari

Espainiaren gezur historikoa

Errenteria.
2014ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Espainiako gezur historiko nagusiaz ohartu naiz. Joan den asteburuko gertakariek horretarako lagundu naute. Gezur historiko hau, Espainian, erro-errotik, bere sorkuntza garaitik dator.

Gerta daitekeenari dioten beldurra da gezur hori. Oso eroso bizi dira beraien gogoko eta beraien aldeko egoera sortu ondoren, 1200ean hasi eta 1512an suntsitu zuten gure askatasuna ere, etorkizunaren beldur zirelako burutu zutenean halaber. Eraso prebentiboak izan ziren, Bush eta Obamarenak bezala. Ondoren ezagutu ditugun gatazka, guda, sorgin ehiza eta inkisizioak ere beldur horren adierazgarri dira. Eta horrela eroso daude, eta ez dute zutitu nahi, ez dute ibili nahi, ez dute ikasi nahi, eta beste guztiak baldintzatzen gaituzte, ez digute gure bidea egiten utzi nahi. Horrek ekarriko lukeen agertoki berriaren beldur direlako, beti izan diotelako izua; besteoi urratsak egitea ekiditeko, beldurra sartzen digute. Gu gelditzeko, beti errezeta bera erabili dute: beraien etorkizunarekiko beldurra guri ezartzea, eta beraien baldintzetara mugatzeko gozokia ematea. Gurekin jolasean dabiltza, eta aski da, badute besteak baldintzatzeari eta mugatzeari uzteko garaia, gu ez baikara etorkizunaren beldur, etorriko denaren eraikitzaile aktiboak garela badakigu.

ETB1eko Airean saiora deitu, eta hausnarketa hau plazaratu dut. Guztiek adi-adi entzun dute. Agurtzean, PPkoak hitza hartu, eta iPadetik argazkiak erakusten hasi da, gaia aldatuz… Beti gauza bera gertatzen zait; oinarrietara eramaten ditut, eta ito egiten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.