100 egun pasatu dira Antzuolako Armarriaren Alardea liburua argitaratu nuenetik. Bertan azaleratu nuen gure Alardean jotzen dugun martxa Espainiako bigarren himno nazionala zela, Borboien errege-etxeko ekitaldi solemneetan jotzen zena.
Antzuolako Udalak eta Alardearen Elkarteak ez dute astirik izan gaia behar den bezala aztertzeko, baina irailean helduko ei diote. Aurten, beraz, azkenengo aldiz zuzenduz esango diot agur himno horri.
Datorren urtean martxa berri bat zuzentzea espero dut, Antzuola bezalako herri abertzale eta errepublikazale bateko kaleetan horrelako doinu bat jotzea ez baitator bat gure herriaren nortasunarekin.
ZUZENDARIARI
Espainiako himnoari, agur!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu