Zuzendariari

Espainiak hondamendira garamatza

Donostia.
2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Arrazoi historikoak, linguistikoak, kulturalak eta politikoak ditugu euskaldunok independentzia inoiz baino ozenago eskatzeko. Arrazoi ekonomikoak bigarren plano batean gelditu dira aurrekoen aldean, baina bizi garen krisia dela-eta oso kontuan hartu behar direlakoan nago. Izan ere, Espainiak ekonomikoki ere ito eta estutzen gaitu, murrizketen bidez zapalkuntza ekonomikoa inposatzen digu, eta zama izugarria bihurtu da Hego Euskal Herriko garapen ekonomirako.

Gurea kasu bakarra da munduan: zapaltzen gaituen estatua gu baino askoz atzeratuago eta txiroagoa da, ez dauka inondik ere guk dugun ongizate maila eta garapen ekonomikoa. Ikusi besterik ez dago adierazle ekonomiko nagusiak: BPG, langabezia tasa, per kapita errenta, I+G indizea, industrializazioa, eskola-porrotaren datuak, eta abar. Hego Euskal Herria Europako estatu nagusietatik hurbilago dago Espainiatik baino, nahiz eta Espainiari derrigorrean loturik egon. Hori da gure errealitate iluna, ezinbestez aldatu behar duguna.

Independentziarekin azak jatera kondenaturik ginela esan zuen aspaldian EAJko buruzagi ospetsu batek. Berak ere onartuko luke alderantziz gertatzen zaigula egun: Espainiarekin miseria gorrian biziko garela, hondoratzen ari den ontzi zaharkitua baita. Ea euskaldunok itsasontzi eta hondamendi horretatik lehenbailehen ihes egiten dugun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.