ZUZENDARIARI

Espainia beldur da

Taby (Suedia).
2015eko irailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako hauteskundeen atarian, independentzia zer kaltegarria den esaten dabiltza temati, jo eta ke estatuko indarrak. Zergatik dute orduan espainiarrek estatu propioa? Damutu al da herrialderik independentzia lortu ostean? Euskaldunak eta katalanak zergatik ez dira pentsioak ordaintzeko gai? Zergatik EBetik kanporatzeko mehatxu zentzugabeak? Espainia beldur delako. Bere BPGaren %26,7 ta BPG industrialaren %35 (EAE + Nafarroa + Katalunia) galtzeko beldur, turismoari eta eraikuntzari esker bizi den herrialde pobretua bihurtzeko beldur, eta besteoi kutsatu nahi digu hori. Utz dezatela erreferenduma egiten. Kaiolaren atea zabalduta, txoriak beharbada geratzea erabakiko du eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.