ZUZENDARIARI

Esne ona

2022ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Konturatu nintzen gure auzoko esne makina itxi dutela. Ezustekoaren ondoren, jakin genuen arrazoi desberdinak daudela. Makina hauen konponketa zaila omen da, piezak ez omen daudelako merkatuan. Hori zilegi al da? Programatutako obsoleszentzia hemen ere? Argindarraren garestitzeak ere eragin zuzena du. Matxurak artatzeko telefonoak ere ekoizleengan lan gehiago eragiten du, esnea prozesatu, banatzeaz gain. Erosleok arreta eta esnearen kalitate onaz gozatu dugu azken urteotan, baita ontzien berrerabiltzeak eragindako hondakinen murrizketaz ere. Eta orain, hau guztia galdu behar al dugu?

Aurrerantzean dendetan erosi ahal izango dugu bertako esnea 1.40 eurotan litroa. Berrerabili ezin diren ontzietara itzuli? Hori hobetzeko egitasmoa badute ekoizleek. Nabaritzen da aurrera egiteko gogoa. Beste inork ezingo al luke egitasmo hori bultzatu? Ez al dira bertako ekintzailetza eta jasangarritasuna bultzatu behar? Makinako ordaintzen dituzten 900 euro gutxitzerik ez al legoke? Kontsumitzaile garenok eskertuko genuke tetrabrikak botatzen ez hastea berriro. Bertako ekoizleak babesten direla/ditugula jakitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.