ZUZENDARIARI

Eskutik euskara

Antzuola
2022ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Antxintxika, arineketan, lasterka... Bakoitzak bere erara esan arren, egun hauetan guztiok egin dugu bat, Korrika.

Amurriotik Donostiara, lekukoa eskutik eskura, eskutik euskara. Entzuna dut gure arbasoek eskuekin adierazten zutena mingainera pasatu zutenekoa dela eskuara, euskara.

Korrikaren leloak garbi dio: Hitzekin, hitz ekin, ekiteko garaia da. Ez da euskararen alde korrika egiteko garaia, euskaraz korrika egitekoa baizik. Joseba Alvarezek dioen bezala, «euskaraz bizi nahi dut» esatetik pasa gaitezen «euskaraz bizi naiz» esatera. Larunbatean, lagunon artean erositako kilometroa egin genuen Zizur eta Noain artean. Duela bost mende, euskararen herria defendatuz, espainiarrek han bertan hil zituzten milaka euskalnafarrak gogoan. Haien eta Amaiurko gaztelua defendatu zutenen bandera esku batean eta euren lekukoa bestean, korrika. Joseba Sarrionandiak esan bezala, «euskara da gure territorio libre bakarra». Ados, baina euskararen territorio librea izan zen hura berreskuratu behar dugu, euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.