ZUZENDARIARI
Eskertza
Lerro hauen bitartez eskertu nahi dugu aurreko ostiralean Larhun mendian egindako erreskatean parte hartu zuten Nafarroako suhiltzaileen taldeko lau kideen lana. Bide malkartsu eta zail batean gure lagunak hanka hautsi zuen, eta aipatutako mutilek trebezia handiz hortik ateratzea lortu zuten. Ondo egindako lanari gehitu behar zaio beraien aldetik jaso genuen tratu ezin hobea. Ezin da gehiago eskatu, honako kalitatezko zerbitzu publiko bat izatea eta sustatzea merezi du, zalantzarik gabe. Beraz, Diego, Iker eta beste bi taldekideoi, mila esker egindako lan bikainagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu