ZUZENDARIARI

Eskerrik asko, komandante!

Bilbo.
2016ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Gogoratzen dut aitarekin telebistan Berlineko Harresiaren erorketaren irudiak ikusten geundela esan zuela: «Habrá que ver que dice Fidel», eta nik, harriduraz, militar jantzitako gizon bizardun hura nor ote zen galdetu nion.

Harrezkero neure buruari hainbatetan egin diodan galdera izan da, eta nire erreferentzia nagusia mundua beste begirada batetik ikusten ikasteko:

Amerikan gobernu aldaketak egon direnean, euroaren sarreran, 2001etik hona dagoen terrorismoaren kontrako politikaz, mundu mailako pobreziaren kontrako erronken egoeraz, gerra bateko eragileen edo irakurketa geoestrategikoez, krisi ekologikoaz, kontsumo basatiaren ondorioez... «Ia Fidelek zer dioen» galdetu, eta Granma, Cubadebate, Juventud Rebelde, Cubainformación eta abar arakatzea nire ohitura bilakatzea lortu duzu, Reflexiones del compañero Fidel nire autoformakuntzarako ezinbesteko eginez.

Asko ikasi dugu zurekin! Begirada humanistago bat, elkartasun hitza maiuskulan, bakea eta subiranotasuna balio handi gisa, mundua behetik, txikitik eta ezkerretik eraikitzea posible dela, pertsonei begietara begiratuz soilik har zaitzaketela aintzat nahiz eta txikia izan, Justizia eta Karitatea ondo bereiztea, kontraesanak zintzotasunez kudeatzen jakitea oso iraultzailea dela, zapalduen eskubideak ez direla lauren etekinagatik saltzen... Eskerrik asko, komandante! Ideiak ez dira sekula hiltzen, biderkatu egiten dira. Gora Kubako Iraultza!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.