ZUZENDARIARI

Eskerrik asko guztioi

Amaia Agirre Gonzalezen familia.
2023ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Amaia Agirre Gonzalezen familiak azken bi asteetan jasotako maitasun keinu eta laguntza anitz eskertu nahi ditugu. Eskertu, lehenengo egunetik Urnietako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Enbaxadak Argentinan, Mendi Federazioak, mendi familia zabalak, Huescako osasun langileek, familiartekoek, lagunek eta bizilagunek eman diguzuen sostengua. Eskertu bihotzez, larunbateko ekitaldi ederra antolatzen aritu zareten guztioi, baita bertan parte hartu duzuenoi eta bertara hurbildu zaretenoi ere. Azkenik, eskertza handi eta berezia, Julen Berruekori (Amaiaren bikotekidea) eta bere gurasoei. Eta nola ez, Julenekin Amaia eta Iker gertutik agurtzera Patagoniara joan diren mendizale guztiei. Eskerrik asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.