Zuzendariari

Eskerrik asko bozkatzen uzteagatik

Unai Zaballa Clares.
Norrtälje.
2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Lehendakarigaiei: 21ean, ez nuen bozkatu. Ez da ez nuelako nahi, utzi ez zidatelako baizik. Atzerrian bizi naiz egun; horregatik, posta bidezko botoa eskatu nuen. Deika ibili nintzen erroldakoei, postakoei..., baina ezer ez. Botoa Stockholmerako bidean galdu da. Gertatutakoa azal diezadazuen zuen bisita espero dut. Horrela ez izatekotan, herritar legez ditudan eginbeharreei uko egiten diet; 31. artikulura zehazki: denek lagunduko dute gastu publikoei aurre egiten… Jarri nirekin harremanetan etorri aurretik, bidean gal ez zaitezten. Eskerrik asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.