Zuzendariari

Eskerrak Pako Aristiri

Donostia.
2013ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Independentziaren paperak liburua euskaraz zein espainolezirakurtzea merezi du.

Mende askotako menpekotasun sindromeak gure herriko jende askoren errealitatearen ikuspegia hondatu egin du; horretaz oharturik ere, zaila da menperatzailearen erreferentzietatik ihes egitea.

Pakok, ihes egite horretan laguntzen digu bere ekarpen politiko honetan; gure egoera bere errealismo politikoan eskaintzen digu.

Oso argi azaltzen du gure nora eza ideologiko eta politikoa; itsu-itsu jarraitu ditugu buruzagiek esan dizkiguten eta inora eraman ez gaituzten hitzak eta kontsignak.

Baina bere helburua ez da buruzagi horiengan eragitea; berak benetan lortu nahi duena hitz hauetan islatzen da: «nik ez dut buruzagiengan eragin izpirik, baina irakurleengan isiotu nahi nuke, gogoeton bidez, nork bere ikerketarako grina, jakin dezaten, politikoak gaizki egiten ari diren unean, hobe dela haiei ez jarraitzea, ez diozula mesederik egiten nazioari».

Independentziaren desioa eta grina lokarturik dauden menperatutako herri batean behar-beharrezkoak dira horrelako ekarpen eta burutazioak.

Zorionak, Pako; edozeinek egindako horrelako lana eskertzekoa da, noski. Baina kultura munduan zuk merezimendu osoz irabazia duzun posizio horretatik bakardadean egiten denean, aipamen berezi bat merezi du, eta hau da nik azaldu nahi izan dudana gutun honekin.

Abertzale sentitzen den orori gomendatu nahi nioke liburu honen irakurketa, herriak asko irabaziko baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.