Zuzendariari

Eskerrak Josune Ariztondori

Durango.
2012ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuari nire eskerrik zintzoenak agertzea gura nituzke. Arrazoia: abenduaren 6an, DurangokoAzokaren inaugurazioan, Jose Luis Lizundiarekiko aitormen publikoa egin zuen mintzaldian.

Azokaren sortzaileetarikoa naiz, lehen hamar urteetan zuzendaritza kidetza utzi nuelarik; horregatik idatzi nuen Anaitasuna aldizkarian, 1975eko urriaren 31n, Joan Mari Torrealdairen eskariz, hura aldizkariaren zuzendari zela, Hamar urtetako kronika, eta 47 azoketan zertan edo hartan partaide izan naizenez, aitormen hori, adin honetan, benetan pozgarria izan da.

Mila esker, Josune. Zurekiko nik ere badut aitormen bat egin beharra. Duela zortzi urte jubilatu arte, Euskaltzaindiaren idazkariorde-kudeatzaile izan nintzen, eta, publikoki esan dezaket, Jaurlaritzan solaskide hobeagorik ez dudala ezagutu; hori bazekiten Jose Antonio Arana diruzain zenak eta Juanjo Zearreta ekonomi-eragile zenak, eta hori euskaltzain bati baino gehiagori esana diet. Zeren eta Administrazioaren eta Akademiaren arteko arazoak bideratzeko, ez genuen zertan Lakuara joan beharrik, zeu etortzen zinen Plaza Barriko egoitzara. Eta ez hori bakarrik, bazenekien Euskal Herri osoko hizkuntza erakunde nagusiaren balio erantsia aitortzen ere. Eta hala jarraitzen duzu.

ZUZENKETA: Atzoko BERRIAko azalean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala igandean izango zela jarri genuen, baina ez da hala. Larunbatean izango da finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.