ZUZENDARIARI

Esker onez

Pasaia
2015eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Azaroaren 5ean aitak utzi gintuen. Hiru urte luzeetan hamaika borroka irabazi zituen gaixotasun madarikatu horren kontra, baina jakin bagenekien, guda galdua genuela. Lerro hauen bitartez, gure esker ona azaldu nahi diegu ondoan izan ditugun osasungintzako langile finei: Onkologiako Larraitz, Arrate eta Garbiñe, kimioko Mikel, Maria… Ostomiako Jone, Saralegi zirujaua eta bere taldea, Donostia Ospitaleko bigarren solairuko erizain eta auxiliarrak, etxeko ospitalizazioko ekialdeko eremuko Oihana, Karen, Koro… eta Altzako anbulatorioko Gastesi familia medikua, Mari Jose, Ainhoa, Marga… Bide batez, kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu nahi dugu, murrizketen aurrean beraien lana maite eta egunerokoan gaixoa eta senideen alboan egoten dakiten profesionalei esker onez, eta instituzio eta agintariei gogoratu, osasungintza ez dela gastu bat, inbertsio bat baizik. Mila esker, bihotzez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.