ZUZENDARIARI

Esker ona

Izaskun Etxeberria Zufiaurre.
Altsasu.
2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Bi urte eta erdi betetzear dira sekula suertatu behar ez ziren gertakariak gauzatu eta ondorengo antolaketa/muntaia hasi zenetik. Eta bide luze bezain mingarri honetatik, giza eskubideen eta askatasunaren aldeko borroka zibiko bezain kementsu honetatik:

Eskerrak eman nahi dizkizuet, gezurren gainetik, aldarrikapenetan sinetsi eta auzipetuekiko elkartasuna agertzen ari zareten guztioi, izugarri handia izaten ari baita jasotzen ari den berotasuna.

Eskerrak eman nahi dizkizuet altsasuar guztioi, egurraren gainetik, erakusten ari zareten batasun eta duintasunarengatik, herria izateagatik.

Eskerrak eman nahi dizkizuet bi urte eta erdi hauetan jo eta ke lanean ari zareten guztioi, nekearen gainetik, zuen enpatia eta lan onarengatik.

Eskerrak eman nahi dizkizuet zuei, Gurasoei, sufrimenduaren gainetik, azalarazten ari zareten tenple eta adorearengatik.

Eta, bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet Zaballako barrote artean zaudetenoi, irregulartasun guztiak eta injustiziaren gainetik, helarazten duzuen sosegu-mezuarengatik. Zintzoki, eskerrik asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.