Azaroaren 22an hil zen gure ama, Alicia, azken bi urte eta lau hilabeteetan gutxi gorabehera bizi izan zen lekuan. Berak bere etxetzat zeukan lekua, eta hala jakinarazi zigun berarekin egoitzatik irten ginenean familiarekin eguna pasatzera.
Bere adinagatik eta bere gaixotasunengatik etxean zaintzen jarraitu ezin izan genuenean, Loiuko Loiu-Gurena egoitzan leku kontzertatu bat lortu zuen.
Hasieran, zaila izan zen moldatzea, beti egon nahi duzulako zure maiteengandik gertu, baina denborak aurrera egin ahala, ahal eta nahi zuen guztietan egokitu eta parte hartu zuen etxean antolatzen ziren jardueretan.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu Loiu-Gurenako laguntzaileei, medikuei, harreragileei, erizainei, gizarte laguntzaileei, gainbegiraleei, garbitzaileei, zuzendaritza taldeko kideei... Izenak esatea bidegabea litzateke, norbait ahaztuko genuke eta.
Pasilloetan zehar paseatzen ibiltzeak, bisita orduetan, eta egoiliarrak agurtu eta bere izenez deitzeak erakusten du nolako maitasunez eta gizatasunez tratatzen eta artatzen duten han aurkitzen den bakoitza.
Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, zuen arretagatik, zuen arduragatik, gure amari hainbeste une on pasarazteagatik eta, batez ere, egunero egiten duzuen lan handiagatik.