Amaiurren hasi eta Lizartzan bukatuz, amaiera eman diogu ESAITen XI. Mendi Martxari.
Zeharkaldian, 200 bat ibiltari, egunero batez beste 80 lagun, harrera instituzionalak, kirolariak, kultur munduko jendea, herritarrak, elkarteak, eragile askotarikoak... Pasa garen leku guztietan, berotasuna, babesa eta bultzada izan ditugu bide lagun.
Parte hartu duzuenoi, leku bakoitzean lagundu diguzuen guztiei, eskerrik asko bihotzez. Gozamena izan da zuekin ekimen hau partekatzea.
Motxilak hustu bezain pronto, datorren urtean berriz ekiteko irrikan gaude. Gora Euskal Herriko Selekzioak.
Zuzendariari
ESAITen XI.Mendi Martxaren esker ona
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu