ZUZENDARIARI

Ertzaintzan

Donostia.
2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Otsailaren 8an Espainiako Polizia bisitatu behar izan nuen, Donostian. Pare bat aste lehenago konturatu nintzen Nortasun Agiria galdu zitzaidala. Poliziak esan zidan galtzearen agiri ofizial bat eraman behar nuela, adibidez ertzain batek sinatuta. Gertuen zegoen Ertzaintzaren bulegoa topoaren estaziokoa zen, Amaran. Pertsona atsegin batek egin zidan harrera, euskara jatorrean, gizalegeak agintzen duen moduan. Esplikatu nion zer gertatu zitzaidan, eta beste bulego batera pasatu ninduen. Sartu orduko, idazteko makina baten aurrean eserita zegoen emakumeak braust bota zidan:

Siéntese por favor. ¿Qué desea? —eseri, mesedez, zer nahi duzu?—nik, harriturik: Lehenengo eta behin euskaraz atenditzea. No, no puede ser— ez, ezinezkoa da—. Sé algunas palabras, pero nada más —hitz batzuk badakizkit, baina ezer gutxi—. Baina nik eskubidea daukat zuk ni euskaraz atenditzeko. Berrogei urte pasa eta gero hau? Bueno, si quiere que le atiendan en euskara, puede ir a la Ertzaintza del Antiguo —Euskaraz hartzea nahi baduzu, Antiguoko Ertzain-etxera joan zaitezke—. Mire, nik erdaraz, he ido a la policía española a renovar el DNI...—Espainiako Polizara jo dut Nortasun Agiria berritzera eta...— eta berak: a la policía nacional. —Polizia Nazionalera— nik: bueno, que he perdido el DNI y he ido a la policía española a... —Nortasun Agiria galdu dudala, eta Espainiako Poliziara jo dudala eta...—. Berak berriro: a la policía nacional, policía española también somos nosotros. —Polizia Nazionalera, Espainiako Polizia gu ere bagara—. Ezer erantzun gabe ospa egin nuen.

Zein tristea den euskalduna izan eta Euskal Herrian bertan nire zerbitzura daudenek atzerritar bat bezala tratatua izatea. Euskal Herriak independentzia behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.