Zuzendariari

Erreskateak Euskal Herrian

Durango.
2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Zaila da ulertzea zer sentitzen den tontor batera heltzeko nahia sentitzen denean, ez baduzu inoiz sentitu: helburu bat, hori lortzeko estrategia eta hor, bakardadeagaz, isiltasunean eta naturarekin sinbiosian. Eskalatzaile eta mendizale askok bikaintasuna dela esango lukete.

Mendia Euskal Herriko kulturaren parte da; gure paisairen edertasunak eta handitasunak horrela izatea betidanik utzi digute, eta askok horrela bizitzen dute daukagun altxorra, eta bizitza ematen die.

Ez al da kultura gure herriaren eskubide bat? Nire ustez, bada, baina duda barik dena, eta horretan ez dago eztabaidarik, bizitza da. Bizitzea lehenengo eskubidea da, baina, zoritxarrez, urtarriletik Euskal Herrian bizitzeagatik ordaindu behar dugu, erreskateak ordaindu behar ditugu, eta ez gutxi, gainera, zeren lehendabizikoa 2.400 eurokoa izan da. Lotsagarria benetan, penagarria, tristea eta ezbidezkoa ere bai. Eta, batez ere, arriskutsua. Nork dauka 2.400 euro gure gizartearen momentu honetan? Laguntza eskatzeko deia egitea erabaki gogorra izango da.

Duela gutxi, Harvard unibertsitateko ikerketa batean, okela gorriak hiltzeko arriskua igotzen duela esan dute. Hurrengoa zein izango da, ba? Sagardotegi batera joateko aseguru bat kontratatu beharko dugu? Zein ondo aseguru enpresentzat.

Errespetu apurtxo bat, mesedez, gure kulturari, gure herriari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.