Osasun langilea

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako biztanleei abisua

Jose Ignacio Uranga Pereira
2024ko irailaren 4a
13:00
Entzun

Iztieta Osasun Zentroko langilea naiz eta hurrengo abisua pasatu nahi dizuet Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian bizi zareten herritarroi. Uste dut betebehar honek Osakidetzaren ardura behar lukeela izan, baina horiek arduragabeak izanik, nire gain hartuko dut ardura. Nire txandako larrialdietako medikuak baja hartu du (eskubide ukaezina), luzerako gainera, eta ez dute ordezkatu. Horrek esan nahi du hurrengo guardietan ez dela medikurik izango nahiz eta puntualki, noizik eta behin, medikuren bat jarri guardiaren batean: 2024/09/05etik 6ra, 2024/09/10etik 11ra, 2024/09/14tik 15era, 2024/09/18tik 19ra, 2024/09/23tik 24ra, 2024/09/27tik 28ra, 2024/09/29tik 30era, 2024/10/03tik 4ra, 2024/10/08tik 9ra, 2024/10/12tik 13ra, 2024/10/16tik 17ra, 2024/10/21etik 22ra, 2024/10/25etik 26ra, 2024/10/27tik 28ra, 2024/10/31tik 2024/11/1era, 2024/11/05etik 6ra, 2024/11/05etik 6ra, 2024/11/09tik 10era, 2024/11/13tik 14ra, 2024/11/18tik 19ra, 2024/11/22tik 23ra, 2024/11/24tik 25era, 2024/11/28tik 29ra, 2024/12/04tik 05era, 2024/12/7tik 8ra, 2024/12/11tik 12ra, 2024/12/16tik 17ra, 2024/12/20tik 21era, 2024/12/22tik 23ra, 2024/12/26 27ra, 2024/12/31tik 2025/01/01era... Urte bukaerarainoko datak baino ez ditut ezarri eta medikuak bajan jarraituko du ziurrenik.  Eta nik abisua pasatuko dut, bai bajan jarraitzen badu, bai eta ordezkatuko balute, nola ez alta hartuko balu ere.

Beno, Pradalesek dio politika egiteko beste era bat lortu behar dela eta politika eredugarriago bat izan behar duela,hori guztia jendea politikatik urrun ikusten omen duelako. Ba nik uste dut etsenplua ematen hasi daitekeela irailaren 5eko, biharko, bileraren aurretik. Adibidez, has daiteke Errenteria aldeko herritarren osasun eskubideak bermatzen, Osakidetzako langileon lan-baldintzak errespetatu eta hobetzen beste erabateko politikak jorratuz, politika eredugarriagoak eginez, alegia, jendea politikatik urrundu ez dadin eta gerturatze aldera. Gainera, irailaren 5eko bilerara era egokian agertuko litzateke, aspaldian gobernua ez bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.