Zuzendariari

Errenta aitorpena

Arkaitz Zarraga Azumendi.
Durango.
2014ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Astelehenean aitorpena egingo dut. Ez da erraza euskaraz aritzea halako zereginetan, eta badakit nire eskubideak defendatzeak gatazka ekarriko didala.

BBKn egingo didate, Kutxabanken. Azken bi urteetan honen moduko gutunak idatzi ditut eragina izango zutelakoan, baina, keba! Aitorpena euskaraz egitera bultzatuko gaitu Aldundiak. Baina errealitatean gatazkara bideratuko gaituzte, frustraziora! Jende gaztea kontratatu ohi dute kanpainarako, baina aurten ere ez omen dute leku onean aldaba jo!

Aurten, Basaurin sei bulegotatik bakarrean dugu euskaraz egiteko aukera. Euskaldunen erreserban, baina ez da guretzat erreserbatua. Bilbon, 37 bulegotik 8 dira erreserba; Barakaldon, 10etik 2; Getxon, 6tik 2; Leioan, 3tik 1, Santurtzin eta Portugaleten, 5etik 2… Alonsotegi, Balmaseda, Etxebarri, Gueñes, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Urduña eta Zallan, erdaraz derrigorrean. Jar ditzatela aldundikoek kartelak euskaldunoi aitorpena euskaraz egitera deituz.

Ez dut erreserba onartzen. Lantoki ondoko bulegoan eskatu dut zita. Orain bi urte, neska «erdaldun» batek artatu ninduen. Ni euskaraz tematu, eta lortu genuen nik aukeratutako hizkuntzan egitea. Eskertu zidan nire laguntza eta jarrera. Lan horretarako ez dira berridazketak egin behar, aitorpeneko kontzeptuen inguruko ikastaroa eta jendearekin informazioa eskatu eta ematen trebatzea da behar dutena.

Astelehenean dut zita! Tripazorriak igandean hasiko zaizkit, baina hizkuntza gatazkagatik, zenbat bueltatu behar didaten aldez aurretik badakit eta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.