ZUZENDARIARI

Errelatoa eta galdera batzuk

2023ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Azken bi urteetan beste gai batzuekin egiten ari ginen bezala, irailaren 22 eta 23rako, arduradunen baiezkoa izan ondoren, Egiako Andre Maria Erregina parrokian eta Deustuko Salestarretan, bi hitzaldi-kolokio antolatu genituen. Bertan Fernando Artal terapeuta pedagogikoa, Teresa Forcades moja, teologoa eta medikuntzan doktorea eta Josep Pamies basalandare jangarri eta sendagarrietan adituak, izango ziren hizlariak.

Hamabost egun lehenago iragarrita zeudelarik, deialdi bakoitzaren bezperan jakinarazten zaigu bai Donostiako eta bai Bilboko gotzainek toki horietan elkarrizketa horiek ez baimentzeko agindua eman dutela.

Halaber, irailaren 30ean, Helena Arce juristak Deustuko Salestarretan hitzaldia eman behar zuen —hura iragartzen zuen kartela hamar egun lehenago argitaratua zen—, La indefensión declaración: una forma de violencia contra los niños y sus familias, baina hilaren 25ean jakinarazi digute Bilboko gotzaindegiak ez duela onartzen.

Zein garaitara eramaten gaitu emanaldi hauek ez baimentzeak? Zergatik itzultzen ari gara haiengana hainbeste zentsurarekin? Zeren beldur dira, botere eta kontrol guztiak monopolizatzen badituzte?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.