Zuzendariari

Erregearen eta abarren soldataz

Mungia.
2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
292.752 euroko soldata du urtean, baina justifikatu behar ez dituen 206.152 gehiago hartzen ditu badaezpadakoetarako. Ez du gizarte segurantzarik ordaindu behar, deklaratu behar duenari buruzko itun berezia du estatuko ogasun sailarekin. Ez du ordaintzen argirik, ez urik, ez telefonorik, ez berogailurik, ez etxebizitzarik, ez bidaiarik… ez bere 489 langileren soldatarik. Bere suhiari buruz dio ez duela izan portaera eredugarria. Erreginak eta infantak 375.000 euro hartzen dituzte, eta printzeak 146.370. Bitartean, egunero hainbeste jende etxe barik geratzen da, dirutza horiek baino askoz kopuru eskasagoko euren bizi osorako zorra banketxeari ezin diolako ordaindu; bitartean, egunero jendea gosez, hotzez edo lehen mailako beste beharrizan batez hiltzen da. Eta berak Gabonetako hitzaldiak ematen ditu. Eta demokrazia deitzen den sistema batean, sozialista deitzen den partidu bat agintzen egon da guzti horren eta gehiagoren jakitun, eta Moncloako maizter berriak krisi honetatik ateratzeko proposatu dituen murrizketen artean ez da ezer aipatzen dirutza horiei buruz. Denok estutu behar dugu gerrikoa, baina betikoek, ez. Hainbeste diru lapurtzea delitu nahikoa ez, eta halako inuzentekerietan gastatu behar. Eta gero, mota honetako altruismodun agintariekin, bakerako proiektua hezkuntza sisteman. Tamaina honetako injustiziaren barnean, existitzea guztiz ezinezkoa dena irakatsi behar, norbere burua eta beste guztiak idiota autentikoak balira moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.