Donostia

Errebelazioagatik dakigu dela

2024ko abuztuaren 31
05:00
Entzun

Hauxe da nik dudan teoria Jainkoaren existentzia errealaz.

Humanotik hasten bagara, giza intelektutik, denok gaude konforme Jainkoa izango litzatekeela ezinezkoa, hori ezinezkoa da, erranen genuke. Absurdoa.

Baina Jainkoaz notizia badugu bera errebelatu egiten delako, zeinuekin errebelazioa konfirmatzen duelako, mirariekin. Orduan bada posible Jainkoaren existentziaz teorizatzea, ahalguztiduna (mirarien estudiotik dakigu hori, a priori daki, a priori du ahala), gu baino hamaika bider gehiago, orduan bada posible Jainkoa badela, gizon egina, Jesus, demostratzea. Nagusi absolutua. Beldurra eduki behar zaio.

Eta ni katolikoa naiz. Eta haren mezuari jarraitzen diot, eta obeditzen diot. Eta uste dut zentzuna baduela nire hizpideak. Eta eskriturek dioten moduan, behin san Pabloren hitzaldi bat entzunda, salbatuko omen zirenak konbertitu omen ziren, eta bataiatu. Holako zerbait dago Ebanjelioen osteko libururen batean, orain ez dudana oroitzen (Apostoluen Eginak liburuan uste dut).

Beraz, santutasuna ez da derrigor biguna izatea, haserreak ere eduki ahal ditu santuak, eta santuen artean santuenak, Jainko justuak, Jainko sendoak. Baina ez da ahaztu behar errukitsua dela guk ez dakigun moduan. Erraz pasatzen zaio haserrea. Baina bera nagusi, bera Jauna. Nik badiot beldurra. Nik ez dut kartara teorizatutako Jainkoa, Jesus nire Jauna da. Eta azken egunean nire epailea (ni aske naizelako froga).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.