Zuzendariari

Errealismoarekin

Hernani.
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Joan den astean Koldo Mitxelenan izan nintzen, hondakinei buruzko hitzaldi batean. Erremediorik gabe atera nintzen, aurreko aldietan bezala, baina sentsazio hobea izan nuen Diputazioarekin, aurpegiz aurpegi hitz egin litekeelako orain beraiekin. Atzo, gaur eta bihar, zabortegira tonaka hondakin organiko botatzen ari gara; ingurugiroari kalte egiten dio horrek, eta isunak jarriko dizkigute. Europar Batasunak laster gogor helduko dio materia organikoa gordinik zabortegira botatzearen debekuari. Egun horretan gu egongo gara, esku batean zabor poltsa dugula, eta beste eskuan bandera politiko bat... zer esango dugu: «Eta orain zer?». Alde batera utzi beharko genituzke interes korporatiboak. Arazoa konponduko dugu, soilik, gauzei begiratzen badiegu beste irizpide batzuekin: ingurumena, ekonomia eta energia aurreztea, osasuna eta gizalegea. PRIGRUG planak ez zituen balore horiek oinarrian, eta Zero Zabor mugimenduaren bidez konpondu nahi izatea, zabor kondarren irtenbide erreal gisara... zail samarra.

Pixoihalak zabortegira botatzea debekatu egiten du Europar Batasunak, materia organiko hori ezin delako konpostatu. Alduntzin Diputatuak esan dezake pixoihal horiek errefusaren %3 direla, baina erremedio zaila ikusten zaio, erretzea ez bada. Gipuzkoan are eta gehiago, Atez Ateko sistema indarra hartzen ari baita, eta urte gutxian pixoihalek arazo beltza sor dezakete, kudeaketa egoki baten barruan, berrerabiltzekoak indartzen saiatu arren, eta saio horretan gu zipriztindu arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.