ZUZENDARIARI

Erraustegiari buruz zergatik ez galdetu?

Eduardo Maura Bizkaiko Ahal Duguko hautagaia. M. RAMIREZ / ARP.
Legazpi.
2015eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Sortzen dugun zaborra bideratu beharrak arazoak sortu ditu. Batzuk zabor kopuru bat birziklatu eta gainontzekoa eraikiko litzatekeen erraustegian erretzearen alde daude. Beste batzuen erronka, ordea, zabor gutxiago egiteko neurriak bultzatu, sortzen den zaborra modalitatearen arabera sailkatu,konposta egin eta birziklatzea da.

Erraustegiaren aldekoek gutxietsi egiten dituzte zaborra erretzeak ingurumenean sortuko lituzkeen kutsadura eta errauts toxikoak, aintzat hartu gabe gizakiongan eragingo lituzketen gaixotasunak, asma eta minbizi mota desberdinak, alegia.

Aurreko udal-gobernuak, EH Bildurenak, zaborra biltzeko sistema mistoa jarri zuen martxan,ingurumena, osasuna eta birziklapena bultzatuz. Gaur egungo alkateak, EAJko Koldobike Olabidek, EAJ eta PSE-EEko zinegotziekin batera, Gipuzkoan erraustegia eraikitzeko apustua bultzatuz, bertan behera utzi nahi du eredu mistoa. Herri-galdeketa erabili nahi du. Galdeketa egiteko, ordea, herriko eragileekin,ELA, HIRU, LAB, USO, Zero Zabor, Arriurdin eta Hegialde elkarteekinadostasunik ez du lortu. Eragileek ez zuten bat egin erraustegiaren aldekoek, alkateak, EAJk eta PSE-EEkosoko bilkuran onartutako galderarekin: «… zein bilketa sistema erabiltzea nahi duzu errefusa eta organikoa jasotzeko? Edukiontzia ala atez atekoa?».

Zaborra biltzeko edukiontzien sistema erabili nahi dutela jakina da. Baina Legazpin atez atekoa nor ari da eskatzen? Beraz, horren aldeko bultzatzailerik ez badago, nola demontre galdetu daiteke ea nork nahi duen? Zergatik ez dute galdetzen ea Legazpin erraustegia nahi al dugun? Zabor kopurua jaitsi eta birziklapena indartu beharrean erraustegiaren alde itsu-itsu ari dira. Beraiek jakingo dute horretarako arrazoiak zeintzuk diren, zergatik erabaki duten ingurumenaren kutsadura eta gizakiongan sor litezkeen gaixotasunak eta ondorioakarbuiatzea. Baina nabarmen gelditzen ari dira, bestela nondik nora inork proposatu ez duenari buruz galdetu?Eta nola liteke galdeketa egin baino lehen beraiek bultzatzen duten edukiontziak zabaltzen hastea? Birziklatzea betekizun moduan ikusi beharrean inposizio moduan hartu dutenekinzer espero daiteke?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.