Eroskiren ekarpenak direla eta, iritzia eman nahiko nuke. Komunikabide askotan iragarri ziren ekarpen horiek, Euriborra gehi %3 eskainiz. Ekarpen horiek saldu zituzten banku eta aurrezki kutxetan erosterakoan galdetuz gero, horiek edozein momentutan sal zitezkeela esaten zuten, erosleak beti egoten zirela arguadiatuz. Lehen urteetan ondo baloratuak egon ziren. Gero, krisia heldu zen, eta balio horien kotizazioa jaitsiz joan zen. Egun, uste dut %50aren azpitik daudela.
Ez al da gauza bera gertatzen edozein enpresaren akzioak erosten direnean? Horiek ez dute berreskuratzeko datarik, eta dirua galdu edo irabazi egin daiteke, urtero kobratzen diren dibidenduez gain.
Aipatzen ez den beste kontu bat zera da: 2002an Eroskiko ekarpenak erosi zituenak urtero edozein bankuk emango liokeen Euriborra baino %3 gehiago kobratzen egon dela, eta horrek 11 urtean kapitalaren %33 esan nahi duela. Egun, Euriborraren bikoitza kobratzen ari da (%6); erosi zutenean zuten balioarena.
Ez dakit zergatik, baina Mondragon taldeko kooperatibek beti izan dituzte etsaiak, batik bat Espainian partidu «anti-vasquistaren» aldetik.
Nire familiako kideak ekarpen horietan jarritako dirua galtzea ez litzateke hain mingarria izango, zuzendaritzakoek izugarrizko dirutzak kobratu eta zigorrik jasotzen ez duten beste banku batzuetan inbertitzearekin konparatuz. Azken finean, ekarpenetako diru hori kooperatibetan inbertituta dago, eta horrek familia askorentzako bizimodua ateratzeko balio izan du.
Zuzendariari
Eroskiren ekarpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu