ZUZENDARIARI

Eroski, eleaniztasunerako gai?

Eguesibar.
2015eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Euskara ikaslea naizenez, orain arte Eroski-ren dendek aukera praktiko bezain eraginkorrak eman dizkidate euskara lantzeko. Eroski-ren produktuen bidez, elikagaien euskal-izenak ezagut ditzaket. Gaitz erdi!

Alabaina, azkenaldi honetan, Eroski markako produktuek zapore gaziagoa daukate. Espezien apaletan behintzat. Adibidez, betiko ezkaia tomillo bilakatu baita. Piperrauts gozoa, pimentón dulce, eta kito! Euskal eleaniztasunentzat, Eroski espeziak espeziarik minen bihurtu dira.

Gutun honen bidez, umiltasun osoz, Eroski-ri elebakartasun eskas horretatik eleaniztasun trebe bezain aberatsera zuzentzea eskatuko nioke.

Ziur nago Eroski gai izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.