Zuzendariari

Eredu sexual patriarkala

Barakaldokoa.
2014ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Gaur ondo ikusita dagoen eredu sexual bakarra heterosexuala eta patriarkala da. Hau da, bikote gehienak heterosexualak dira, eta, normalean, horrelako harremanetan ez dago berdintasunik. Alde batetik, bikote homosexualak ezkutatuta daude, gizarteak ez baititu onesten. Nire ustez, homofobia matxismoan datza: txarto ikusita dago gizon batek emakumearen antza edukitzea, batzuentzat gizonak boterea eta duintasuna galtzen duelako. Horrek esan nahi du batzuek uste dutela gizonak emakumeak baino hobeak direla. Halaber, lesbianek diskriminazioa jasaten dute, emakumearen rola ez betetzeagatik.

Beste alde batetik, bikote heterosexual gehienak patriarkalak dira. Hots, emakumeek etxetik at lan egin arren, etxeko lan gehienak egiten dituzte. Batzuen arabera, gure eredu sexuala liberala da: guztiok amodioa egin dezakegu nahi dugun unean. Alabaina, gizon batzuek emakumea tresnatzat jotzen dute. Izan ere, gizonak amodioa dezente eginez gero, besteek txapelduntzat daukate, baina emakumeek gauza bera eginez gero, zikina deritzote. Beraz, eredu nagusia ez da irekia eta ez da batere aurrerakoia.

Marcussen arabera, sexualitatea mugatu egiten da, askatuz gero, lan arloan gozamena bilatu nahiko genukeelako eta borroka soziala legokeelako. Sexualitatearen bidez bizipoza lortuko bagenu, une guztietan ondo egin nahiko genuke eta greba gehiago leudeke. Hortaz, gaurko eredua errepresio soziala da. Diziplina sexualak lan-diziplina dakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.