Zuzendariari

Erantzun beharra

Koldo Larrea Antxia
Leioa.
2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko elkarrizketa gehien-gehienak espainolez egiten dira, eta askok Espainiako futbola dute ardatz. Espainiako telebista kateak dira hemen gehien ikusiak. Euskal enpresek Espainia dute saltoki nagusia. Euskal herritar gehienak Espainiara joan ohi dira oporretan, eta ez dira gutxi bigarren etxebizitza han erosten dutenak. Madrilgo gobernuak eskubide sozialak kentzen dizkigunean, ordea, euskal gehiengo sindikalak eta sindikatu espainolen euskal ordezkaritzek ezin borrokan bat egin. M29ko greba orokorra nolabaiteko aurrerapausotxoa izan zen balizko batasun baten bidean. Irailaren 26ko greba deialdian aurrerapauso ñimiño hark ez du jarraipenik izan. Batetik, ataka honetan hain komenigarria dugun batasuna nekez izango da posible UGTk eta CCOOk paktu soziala baztertu eta jarrera oldarkorragoa erakusten ez badute. Bestetik, nazio-arazoaren oztopoa gainditzeko, jarrera aldaketa bi aldeei eskatu behar zaiela uste dut. PPko gobernuaren eraso izugarria une honetako errealitate gordin-gordina dugu. Ez dut uste egoera gorri honetan borroka sozialean bat egiteak inoren nazio proiektua hipotekatuko lukeenik. Etorkizuneko ametsetan nirekin ados ez datozenekin bat ez egiteagatik oraingo borroka erreal hau galtzea, aldiz, errakuntza garestia litzateke, lagun askori berehala pobrezia ekartzeaz gain, agian gure amets horiek urrundu egingo bailituzke. Langile eta langabe guztion artean bidera dezagun, bada, borroka-batasuna, letagin bakarra erakutsita nekez izutuko baitugu etsai amorratu hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.