ZUZENDARIARI

Erakundeak euskaraz

Arrasate.
2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Eguneko ordu gehienak lanean egiten direnez, pertsonen bizitzan erreferente nagusietako bat lantegiko lana da. Honenbestez ezinbestekoa behar luke hauek zein hizkuntza erabiltzen duten jakitea, hauen euskararen erabilera zein den jakitea. Halere, ez dirudi halako ikerketarik existitzen denik, ez dute lantokietako euskararen erabilera aztertzen. Zergatik?

Saiakera handia egiten da euskarazko irakaskuntzan, baina hezkuntzaren erreferentea lana da. Ikasleek, lan munduari begiratzean, hau beste hizkuntza batean garatzen dela ikusten dute. Euskaraz egiteko esaten dieten pertsona horiek beraiek ez dutela euskara erabiltzen.

Adibide moduan, ondorengo lanpostu eskaria ikus dezakegu: «Bizkaiko erakunde publiko batek langile hau behar du, eragiketen arduraduna», «zer eskatzen den: ... ingelesa B1 maila» eta «aintzat hartuko ditugu: euskara B1 maila ...».Ez dio ezer lanpostuan erabiliko den hizkuntzari buruz, baina testuingurutik erraz ondorioztatzen da gaztelania izango dela.

BERRIAn Garikoitz Goikoetxeak «...eragile askoren eskaria: hizkuntzei buruzko planteamendu integral bat. Eta hor euskarak izan behar du oinarria, ardatza...», dio. Nik ardatz hau erakundeen funtzionamenduan kokatu behar dela gehituko nuke. Egiten ez duguna irakastea oso zaila da. Zer ikusi, hura ikasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.