Zuzendariari

Erakunde armatuen amaiera

Donostia
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Bakerako bidea. Guardia Zibila desagerrarazi Euskal Herrian. Espainiako Armada desarmatu Euskal Herrian. Legez kanpo utzi Espainiako konstituzio terrorista bultzatzen duten alderdiak. Nazioarteko batzorde batek ikuskatu dezala Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren ezabatzea, Espainiako armada lotsagabe deitzen duena (Euskal) herriaren aurka biolentzia erabiltzera, independentziaren alde egiten badugu. Hori ez al da terrorismoa? Terrorearen erabilera politikoa?

Ondo da ETA amaitzea. Areago honen azken urte askotako deriba ipar gabea ezagututa.

Eta Espainiako estatuaren indar armatua? Eta Frantziakoarena? Armada horien pean demokraziarik guretzat? Ez dugu izan, eta ez dugu izango, ala? Ze, aurre egin beharko diegu denok batera(go) orain, ez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.