Zuzendariari

Epaiketarik ez

Edorta Loma, Amparo Las Heras, Joseba Koldo Garitagoitia <i>Gari</i>, Rafa Nuñez <i>Fotxas</i>, Esti Besa, Agustin Gorbea eta Brasi Bartolome eta beste 357 sinatzaile gehiago.
2013ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
35/02 sumarioaren epaiketa egiten ari da. 11 urte igaro dira sumarioa ireki zenetik, Ezker Abertzalea legez kanpo uzteko estrategiari jarraiki. Nola ulertu daiteke ahozko ikustaldia orain egitea, 11 urte igaro eta gero? Nola esplika daiteke jarduera politiko hutsa zigortzeko horrelako kartzela-zigorrak eskatzea? Ezker Abertzalea legez kanpo uzteko estrategiak bizirik dirau... hori da azalpen bakarra.

Belaunaldi oso baten jarduera politikoa kriminalizatzeko prozesua egitea da asmoa, independentziaren aldarriari jazartzea (Mayor Orejak eskatzen zuen moduan), eta Ezker Abertzalearen inguruan katalizatu zen herri-subertsioa zigortzea.

35/02 sumarioan Arabako hiru lagun zigortu nahi dituzte: Santi Hernando, Antton Morcillo eta Kepa Gordejuela. Haien bidez gu guztiok zigortu nahi gaituzte: HBko militante izan ginen guztiok, alegia. Haiekin gauza asko partekatu genituen: ilusioak eta lana, penak eta poztasuna, erabateko adostasunak, eta ezadostasun bat edo beste ere bai. Eta egun ere erakutsi nahi dugu kolektibo bat izaten jarraitzen dugula, gure lanarekin eta ideiekin harro gaudela, eta, nola ez, harro haien lagun izan garelako.

Horregatik, behean izenpetzen dugunok —beste batzuen artean Santi, Antton eta Kepa arduradunak ziren garaian Herri Batasuneko militanteak ginen aldetik—, auzia bertan behera uztea exijitzen dugu, bai eta Estatu Espainolaren ilegalizazio estrategia deuseztatzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.