ZUZENDARIARI

Epaia izatetik bainoago, inkisiziotik

Hernani.
2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Iruña-Veleiako grafitoak, idazkiak, faltsuak izan al daitezke? Bai. Benetakoak izan al daitezke? Bai. Inork ez du ez bata ez bestea frogatu. Hortaz, zer da Iruñea-Veleiako aferan epaitu nahi dena? Faltsutzailea? Nola epaituko da, bada, benetakoak ere izan daitezkeen idatzi batzuen faltsutzailea, horrela direla frogatu aurretik? Hau da, Pablok Pedro hil egin zuela Madrileko prentsa zaborzaleak argitaratu ondoren, Pablo epaitegira eramatea bezala da. Pedro bizirik dago eta! Bai, zirku txar honek, epai garbia izatetik baino, Inkisiziotik gehiago du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.