Zuzendariari

Enpresa ereduak

Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikaslea.
2013ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Pasa den astean unibertsitatean lan jardunaldiak eta enpresen aurkezpen programa izan zen, ikasleentzat oso onuragarria, errealitate industriala ezagutarazten digulako eta lan munduarekin lehenengo kontaktua egin dezakegulako. Enpresa asko egon dira, baina batzuk, Indra, Sener, ITP, Aernnova, Siemens eta Sisteplant, adibidez, euren irabazien zati bat armamentua egiten lortzen dute: kazak, borroka-helikopteroak eta misilak. Bestela esanda, gerrarekin aberasten dira, gizateriaren aurka egin den krimen handienarekin, pertsonen hilketekin aberasten dira. Eta hori ez da esan., Horrez gain, enpresa horiek diru publiko asko jasotzen dute kontratu eta diru-laguntzen bitartez… EAEtik gastu militarrarentzat ateratzen den dirutik ere: 666 euro pertsona bakoitzeko urtero. Hezkuntza gure gizartea hobetzeko modu bat izan behar da. Iraingarria eta paradoxikoa dirudi izaera armamentistikoa duten enpresak unibertsitate publikora gonbidatzea. Gerrak urrun bizi diren pertsonak jasaten dituzte. Halere, hemen hasten dira, ondoan dauden lantegietan, heriotzaz eta sufrimenduaz aberasten direnak.

ZUZENKETA: Astearteko 20. orriko erreportajeak dio Aralarren hiru legebiltzarkide ohiek «legegintzaldia amaitu arte eserlekuei eutsi zietela». Ez da zuzena. Aktak uztailean entregatu zituzten. Lopezek bozak aurreratu zituen abuztuan, eta legegintzaldia amaitutzat eman. Ordurako ez ziren legebiltzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.