Betiko ikastolako HHko 3. mailako talde baten izenean

Eneritz Argintxona Fraileren familiari

Ane Bilbao
2024ko abuztuaren 18a
05:00
Entzun

Betiko ikastolako Haur Hezkuntzako 3. mailako gurasoak gara. Eneritz joan den ikasturtean lanean aritu zen gure seme-alabekin.

Ez gara gai pasatzen ari zareten mina irudikatzeko, baina, une latz hauetan eta gutun honen bidez, zuei berotasuna eta maitasuna helarazi nahi dizuegu.

Zuen alabak gurekin eta gure txikitxoekin izan zuen hurbiltasuna zuek ere gure partetik jasotzea gustatuko litzaiguke.

Pertsona batzuk gure bizitzetatik pasatzen dira, eta beste batzuk betiko geratzen dira. Eneritz bigarrenetakoa da. Gogoan izango dugu beti nola sentiarazi zuen Izadi, bere ikasturteko eta Ikastolako lehen eguna zen arren, gainontzekoak bezala bere lekua izatea lortu zuenean; Hegoak besarkada bat behar zuen bakoitzean eman zionean, eskatu ez arren. Horiek bezalako beste hainbat adibide jarri ahal izango genituzke.

Beti gogoratuko dugu bere irribarre zintzoagatik.

Eneritz hiruhileko batean baino ez zen egon, baina nahikoa izan zen arrastoa uzten duten andereño horietako bat zela konturatzeko; irakatsi ez ezik, umeak euren bidean lagundu zituela nabaria izan zen.

Eneritz oroituak izateko dohaina duten pertsona horietakoa zen.

Beti egongo da gure txikitxoen bihotzean.

Besarkada bero bat gure taldeko guraso eta ume guztien partez.

Jakin ezazue behar duzuenerako gaudela hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.