ZUZENDARIARI

Eneko Goia, noren alkatea?

Mikel Irazusta Olea.
Donostia
2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Hemendik egun batzuetara, Hondalea eskultura ikusteko aukera izango da Donostiako Santa Klara uhartean. Baina nortzuek ikusiko dute? Egunean 125 pertsonak bakarrik, alegia, gehien-gehienez, 12.000 pertsonak urtean. Zenbat urte pasatu behar dira donostiar guztiek bere bizitzan behin bada ere artelan hori ikusi ahal izateko? Hori, mugikortasun urritasunik ez baduzu; elbarrituei dagoeneko esan digute guk ezingo dugula ikusi.

Zenbat diru xahutu duzue? Esaten dutenez, lau milioi euro baino gehiago.

Ez naiz sartuko Cristina Iglesias eta bere lanarekin, baina... lehengoan irakurri nuenez, 2016an Urrezko Danborra eman zitzaionean, hirian bere lan bat jartzeko eskaintza egin zion alkateak. Eta artistak eskaintza onartu zion, kokalekua Cristinak berak aukeratzeko baldintzarekin.

Badirudi, alkateak horrelako eskaintzak egiteko eta baita artisten apetak betetzeko ahalmena duela. (Nire irakurketan ulertu dudanez, beraien artean bakarrik hartu dituzte erabaki guztiak).

Nire ustez, ados egon gaitezke, artistari gorazarre gisa, Donostiako Udalak leku bat eskaintzea bere obra hirian jartzeko, baina, ditugun lehentasunen artean, ez da zilegi dirua horrela xahutzea, are gehiago hiritar eta bisitari guztiek ezingo dugunean obraz gozatu.

Badirudi artistak ez duela ezer kobratuko, baina etekinak betikoek aterako dituzte: Moyuak eta abarrek, alkatearen lagunek.

Horrelako portaeretan ikusten da pertsonaren sentsibilitatea, eta horrela adierazi nahi dut, adindu eta elbarritu gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.