Zuzendariari

Eman bostekoa Werti!

Bilbo.
2013ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Oso gaizki heziak ditugu gaurko gazteak, oro har. Hori ez da gauza berria. Baina ez genekiena zen karreretako ikaslerik onenak ere galbidera zihoazela. Begirunea galtzearen birusa bolbora bezala hedatu dela, alegia.

Hezkuntzako ministroak bere agenda bete-betean zirrikitutxoa aurkitu zuen, eta Espainiako ikaslerik onenei tituluak propio ematera joan zitzaigun. Baina, ministro koitadua berea duen umiltasunarekin ikasleengana eskua ematera hurbiltzen zitzaien bakoitzean, sasi-ikasle horiek agurra ez zioten bihurtu. Gizajoa! Lotsagabekeria galanta! Eskerrak LOMCE botika aparta asmatu dugun, bestela…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.