ZUZENDARIARI

Emakumeak balkoietan

Oiartzun
2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Hutsik egon diren balkoiek bizitasuna hartu dute, eta ez dira gutxi orain balkoi batetik bestera hizketan ikusten direnak. Irudia ez da berria. Duela mende erdi, emakumeen artean ohikoa zen balkoietatik informazioa trukatzea, elkar laguntzea, edo besterik gabe bizitzako gertaerak partekatzea. Mantala jarrita eta erratza eskuan, emakumeen bizitza neurri handi batean konfinatua zen; etxean aritu eta egon behar, ez bazenerrekadurik egin behar kalean. Orduan ere baziren baimendutako jarduerak, emakumeei kalera irteteko eskubidea ematen zietenak. Guztiak, emakumeei egokitutako lanak, ezinbestekoak.

Gaur ere ia berdinak dira. Meza kenduta, orain telebista begiratzen dugu arau berriak jasotzeko, hasta nueva orden. Lehen ere emakumeek bazituzten kalean egoteko ordutegi mugatuak. Iluntzean ez ziren kalean ibili behar, eguerditan tabernetan ere ez, eta lotsagarritzat jotzen zen norberaren alaba ordu txikitan etxera bueltatzea. Beraz, denborak eta espazioak ere mugatuak zituzten.

Orain beste konfinamendu-askatasun ordena batean gaude. Balkoietakoa mugatua denez, mugikorra, tableta eta ordenagailua dira gure komunikatzeko tresna berriak. Eta horietara ohitzen ari gara. Orain ikusteko dago nola amaitzen dugun konfinamendu hau, noraino eragin digun heziera berezi honek. Eskerrak pentsamendua beti librea dela, hori ezin da ez konfinatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.