ZUZENDARIARI

Elkartasuna muturreko baldintzatan

2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Duela gutxi, Garikoitz Etxeberria euskal presoa bakartu egin dute, ziegan bakarrik egoteko eskubidea defendatzeagatik. Ezarri dioten isolamenduak gose-grebara eraman du, eskubide horren errespetua eskatzeko. Egun batzuk geroago, beste espetxe batzuetako zazpi presok gauza bera egin dute. Handik gutxira, espetxeko zuzendariak amore eman zueneta Garikoitzi zegokion eskubidea kontuan hartu zuen.

Ziur nago legeak ondo funtzionatzen duen lekuetan ez dela horrelako gorabeherarik gertatzen, baina, zoritxarrez, Espainiako espetxeetan presoen eskubideak maiz urratzen direnez, greba mota hori nahiko ohikoa da. Eta ez da harritzekoa, espetxeetako zuzendari batzuen harrokeriaren aurrean presoei geratzen zaien baliabide bakarra haien gorputzak direlako. Horregatik guztiagatik, eta horrelako grebak baldintza eskasetan egiteagatik, presoek meritu handia dutela uste dut. Azkenik, deigarria iruditu zait egunkari ezagun batek presorik solidarioenei emandako tratamendua, estremistatzat jo baititu. Orain badirudi solidarioa izateko muturrekoa izan behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.