ZUZENDARIARI

Elkartasun eta edukazio gabeko gidariak

Gielmar elkarteko lehendakaria.
2016ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Munduan mota askotako jendea dago: ongi heziak eta gaizki heziak. Baina edukazio falta hori zailtasunak dituzten pertsonen aurka doanean, hala nola ezgaitasuna duten pertsonen aurkakoa denean, egoera oraindik okerragoa eta ulertezinagoa bihurtzen da.

Lerrook idatzi dituena irabazi asmorik gabeko elkarte bateko lehendakaria da; elkarte horrek ezgaitasunaren erabateko inklusioa defendatzen du bizitzako alderdi guztietan, eta pertsona horiek gizartearen aldetik errespetuzko tratua jasotzeko duten eskubidea defendatzen du. Pasa den ekainean elkarteko kutxazaina eta ni Oiartzunen kokatuta dagoen Carrefour merkataritza zentrora joan ginen. Bertako autobus geltokira iristean, zeina ez dagoen ezgaitasunarentzat egokitua, gidariak autobusetik jaisteko arrapala atera zigun, eta kalea nola gurutzatu galdetu genionean, honela erantzun zigun: «Nik ez dizut lagunduko. Salto egin». Horren ondorioz, nire lankideak eta nik auto-stop egin behar izan genuen, bertatik pasatzen ziren autoetako bateko gidariren batek kalea gurutzatzeko laguntza eskatzeko. Zortea izan genuen, gidari bazuk laguntzeko geratu baitziren.

Erreakzio horretako arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzen jartzean, esan behar dugu askotan gertatzen dela egoera hori bere gustuko lanbidea ez duten pertsonen artean. Pertsona batek gustukoa ez duen lanbide bat duenean, ez du edukazioz jarduten, eta dena berdin zaio. Ezgaitasuna daukagun pertsonak ez dugu zertan ordaindu gustuko ez duten lanbide bati lotuta egotearen ondoriozko amorrazio pertsonala.

Bestalde, zera nabarmendu behar da: badirela guri bidea gurutzatzen laguntzeko asmoz geratu zirenak bezalako pertsona solidarioak. Oso larria eta mespretxagarria iruditzen zait gaur egungo gizartean autobus gidaria bezalako jendea existitzea. Ez dakigu zer dela-eta ez zion lagundu nahi izan ezgaitasuna duen pertsona bati. Solidaritate eta edukazio falta izugarria da. Aski da!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.