Euskal argitaletxeek bide luze bezain oztopotsua egin behar izan dute gure kulturarekin bat egiten duten liburuakeskaintzeko. Ikastolaksortu berriak zirenean,diru laguntzarik etabaliabiderik ez zegoen garaian, apurka-apurka liburu txukun, ondo osatuak, edukiz ezin hobeto eraikiakeskaintzen hasi ziren, gero eta modu profesionalagoan eta emaitza ere gero eta hobea. Eta zorionak emateko da,egin duten itzelezko lana-gatik.
Durangoko Azokan, ikusi besterik ez da dagonola 800.000 hiztunbesterik ez duen hizkuntza batek horrelako kulturemaitza, gure txikitasunean erraldoia, erditzeko gai izan den.
Aurten, Azokako liburuen artean Veleiako aferaizeneko liburuarekin etorri da Elkar. Liburua irakurrita eta gero interneten azaldudiren iritziak eta Berrian Hector Iglesiasen gutuna ikusi ondoren, zur eta lur geratu naiz.
Anaya edo Santillanak gure herria irudikatzen duten moduan irudikatu diguElkarrek Iruña-Veleiaren gaia. Faltsutasunaren aldekoei alfonbra guztiak jarriz, baina egiazkotasunaren aldekoei ia urik ere ez.
Ostrakak zergatik ez diren laborategietananalizatu, zaharrak edo egin berriak direla zientifikokiebazteko, horri buruz, txintik ere ez. Hau desilusioa Elkarrekin!
Zuzendariari
Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu