ZUZENDARIARI

Elkar ezagutu dezagun

Noain.
2015eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Denok gara jakitun azken urteotan Elortzibarren hazkunde demografikoa izan dela. Gertaera horrek gure ibarreko errealitatea aldatu du zentzu askotan. Biztanleriaren handitzearekin batera, Elortzibarren euskaraz bizi nahi duen komunitatea ere handitu egin da.

Gaur egun asko gara bertan bizi garen euskaldun zein euskaltzaleak. Aurten, Elortzibarko Euskararen Egunak, bere hamabosgarren aldian, euskaldun eta euskaltzale guztien topagunea izatea du helburu.

Berezko hizkuntza da euskara gure ibarrean. Hala erakusten digute mapek, herrien izenek, abizenek, liburuek... Mendeetan, etxeetan erabilitako hizkuntza bakarra izan zen euskara. Etxeko hizkuntza, baita kalekoa ere.

2015ean, Elortzibar berreuskalduntzen ari garen honetan, euskaldun eta euskaltzaleen arteko ezagutza eta harremanak bultzatu eta sendotzea premiazkoa da. Gure hizkuntza maite dugu, gure ondarea baita, eta euskara normalizatu dadin denon ekarpena beharrezkoa da. Bakoitzak bere esparrutik eta bere neurrian eta denok elkarrekin.

Horrexegatik, ekainaren 13an Imarkoainen ospatuko den Elortzibarko XV. Euskararen Egunera joanen naiz. Nire inguruko euskaldun eta euskaltzaleei mezua pasatuko diet eta festara gonbidatuko ditut. Euskaraz bizi nahi dugulako... Elkar ezagutu dezagun!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.