ZUZENDARIARI
Elite txirrindularitza
Demagun jatetxe bat irekitzen dudala eta, enpresa pribatua den aitzakiarekin, homosexual edo juduei sarrera galarazten diedala. Demagun bereizkeria hori pertsona mota horiek gustuko ez ditudala esanez justifikatzen dudala eta, finean, beste jatetxe batera joateko eskubidea ere badutela. Demagun, aurrekoa nahikoa izango ez balitz, Eusko Jaurlaritzak urtero nire jatetxe horri 140.000 €-ko diru-laguntza ematen diola. Zein gizarte motak onartuko luke bereizkeria hori? Ba egoera desberdinen arteko larritasuna alde batera utzita, antzeko zerbait gertatzen da euskal txirrindularitzan, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak elite mailako 26 urtez gorako kirolariei beren mailarako antolatzen duen txapelketa bakarrean parte hartzea debekatzen baitie. Elkarrizketari beldurra dion Federazio honek, gainera, txirrindulariei azalpen bat ematera ukatu egin izan da beti, Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzako babes eta pasibitatearen laguntzaz. Zergatik 26 urtez gorako txirrindulari batek ez du parte hartzeko eskubiderik? Zein gizarte motak onartzen du bereizkeria hau?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu