ZUZENDARIARI

Elikagaien bankua ere, negozio

2022ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Eguberriak (Gabonak, entrainableago) gainean, justizia alboratu eta karitateari heldu behar omen diogu. Boteredunek guri jan-edanen, arroparen, alokairuen, ikasketen, zerbitzuen, argindarraren, garraioaren, zergen eta abarren prezioak altxatzen dizkiguten bitartean, oinezko herritarrok karitatea praktikatu behar dugu.

Karitatea gorpuzteko plataforma tradizionaletako bat azalera (filantropiko) handia dugu: Carrefour, Lidl, Eroski eta halakoak... Horien sarreran, gutxienez,gogorarazten zaigu komunikabideetan hamaika aldiz gogorarazi zaiguna: senide behartsuari lagundu behar diogula. Nola, ordea?

Bat: penitentzia eginez. Zubietako erraustegiaren kalteak eta gezurrak txintik esan gabe pairatuz, adibidez. Mortifikazio santua.

Bi: elikagaien bankuan, irteeran dauden ontzietan, gure erosketaren parte bat sartuz: garbantzu, dilista, arrain kontserba, olio...

Elikagai horiek guztiak ohiko prezioan erosi dizkiogu azalera handiari: Alcampori, Diari, Eroskiri eta halakoei... Eta orain, elikagai bankuari oparituko dizkiogu, ezta?

Bankua, egiazko banku, enpresa horiek: prezio komertzialean guri kobratuta (eta, akaso, produktoreari oraindik ordaindu gabe), beren etekina atera dute eta, gainera, gurea anonimo, eta feniziar horiena, publizitate, haiek kolaboratzen dutelako pobrezia mundutik ezabatzen.

Ertzaintzari deituko al diogu, justizia banatzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.