Zuzendariari

Elikadura subiranotasunean, arrantzaren defentsa

Jose Luis Gallastegi (LABeko arrantza sektoreko arduraduna).
Lekeitio.
2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Urteak daramatza LABek Euskal Herriko arrantza sektorearen egoera larriaz ohartarazten. Arrantza gure itsas portuetan jarduera ekonomiko garrantzitsua izan da hainbat hamarkadatan, gizarte eta kultura aberastasun handiak ekarri ditu, baina egun galbidean da.

Zientzialarien planifikazioen araberakoa, kontrolatua, arduratsua eta jasangarria beharko lukeen harrapaketaren aldean, harrapaketa indiskriminatua gailendu da, eta horrek errentagarritasun txikia ekartzen dio sektoreari.

Euskal Herriko arrantza sektorean azken hogei urte hauetan itsasontzien %70 galdu da. Kontsumitzen dugun espezien %60 atzerritik ekarritakoa da. Aurtengo urtean gure arrantzaleek arrain asko arrantzatzeari utzi behar izan diote, kabanetan saldu ezinik ibili direlako. Zailtasun guztiei gehitu behar zaie, gainera, soldata finkorik ez izatea. Ondorioz, gero eta jende gutxiago dago arrantzan aritzeko prest.

Gure herriaren ekonomiaren eta elikadura subiranotasunaren ardatzetako bat da arrantza, eta, elikadura subiranotasuna lortzeko bidean, ezinbestekoa dugu bere defentsa egitea. Horregatik, arrantza sektorearekin lotura dugun eragile guztiok eta, oro har, euskal jendarteak, bihar Elikadura herritarron eskubidea lelopean egingo den manifestazioarekin bat eginez, hitzordua dugu Bilbon. Berma dezagun denon artean Euskal Herriaren elikadura subiranotasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.